XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iruñetik emitituko da ETB1ko mezaEuskal Telebista 1ean igandero, goizeko hamar eta erdietan eskaintzen duen meza santua Iruñetik emanen da lehenbizikoz hilaren hamabian.
Euskal Herriko herrialde desberdinek hartzen dituzte txandaka meza horiek antolatzeko ardura, eta urtarrileko hilabete honetan hiru meza eskainiko dira Nafarroatik, hirurak Iruñako Asisko San Frantzisko parrokiatik.
Emanaldiak, telebistaz, igande honetan, 19an eta 26an izanen dira, baina aurrez grabatuko dira elizkizunak, hain zuzen ere, bezperako larunbatean arratsaldeko sei eta erdietan.
Asisko San Frantzisko parrokiako kideez landara, meza hauetan esku hartzeko aukera Iruñerriko fededun orori zabaldu nahi zaio.
Izan ere, Iturrama auzoan dagoen parrokia honetara aunitz jende joaten baita astero Iruñea eta Iruñerri guztitik eukaristia euskaraz ospatzeko xedearekin.
Euskal Telebistako mezak Iruñetik eskainiko diren lehen aldia bada ere, Iruñerriko Barañaindik, orain bost urte ere eman ziren.
Euskaristiaren ospakizun hauek behar duten duintasun eta fede giroaz ospatzeko bertako prestaketa lanetan ari dira parrokiakideak eta zenbait laguntzailek parte hartuko du meza berezi hauetan.
Lehenbiziko mezan
Bigarrenean, hilearen 18an,
Hirugarren ospakizunetarako, azkenik,
Iruñeko apezpikutzatik Iruñerriko sinestun guztiei gonbitea luzatu nahi diete meza hauetan parte hartzeko eta gero ETBtik ikusteko.